jueves, 24 de enero de 2013

Hausnartzen...



Pertsona, kultura, hizkuntza, musika, orrazkera, arraza... Hauetariko asko eta asko, batezbe hemen ingurukoak, gutxietsita dauz. Zeaitxik?

Gaur adibidez neure herriko informaziño zerbitzure deitu dot, han grabata dekien abotsak euskeraz ta gazteleraz esan deu dana baña, gero, benetako pertsonak hartuztanien, nik euskeraz galdetutzat jakin gure nabena ta txarto entzungo bazan moduan hitz egiten hasi da. GEZURRE!!! Ondo entzuten jakon!!Baña eztozten euskeraz hitz in gure, errespetu falta itzela irutu dazte, ta ganera, eskei in deu...lotsabakoak dauz... 
Nire ustez, ezkaituzte ezagutzen eta horren atzean, ezezagunaren atzien, bildurre dauelako. Aukerarik bez eztozkuez emoten baña horrek, aukerarik emoten eztabien gehixenak, eztiz gure beldur, bekaizkeria dekozkue.


Nik be euskeraz bizitzeko eskubidie dekot ezta? Neure herriko webgunien euskeraz irakurtzeko eskubidie dekot ezta? Legiek euskeraz irakurtzeko eskubidie dekot ezta? 
Euskeraz entzun erantzun, errespetatu, maitatu, gorrotatu, beldurtu, , sentitu, jolastu, oihukatu, pentsatu idatzi, irakurri, erosi, saldu, BIZI nahi baña ezin dut!!?? Edo bai?

Hori iten saiatzen naz baña oztopo izugarrixek ipintzen dotzuez! (a, lengo informaziño zerbitzura barriro deitu dot ta pertsona bardiña izen da, euskeraz iten ban galdetu, eta ezbala gure esan dozte!!)

1 comentario:

  1. Eskubideak zein ondo datozkigun! Baina eskubideak irabazi behar izaten dira, eta askotan nekearen nekeaz, hala baita gizakiaren bizitza munduaren gainean. Eta zenbat eta prestatuago egon, hobeto, eta etorkizuna geureagoa izango da; baina gure eskuez eta buruez ez badugu etorkizuna lantzen, jai dugu. Eta jaian jai bai, baina ez besterik.

    ResponderEliminar