viernes, 29 de marzo de 2013


INKONFORMISTAK

Edozein garaietan gaudela, gazteok iraultza beharra sentitzen dugu, eraldaketa beharra, hobetzeko beharra. Garai bakoitzean aldatu behar diren gauzak aldatzen doiez. Ez gaude dagoenarekin konforme (naiz eta hori den zoriontasunera iristeko bidea, dauenagaz konforme egotea, ez ala?) zilegizkoak iruditzen ez zaizkigun gauzez nekatuta gaude, eta horrek konpontzeko zerbait egin dezakegula uste dugu, gurasoek ere uste zuten, aitona-amonek ere…

Baina ezin dut ulertu, prozesu bat da? 28 urte bete eta dauenagaz konformatzen hasiko gara? Pertsonaren araberakoa da? Gaztea zaren bitartean bakarrik irauten du.
Gazteok beti daukagu fama hori, inkonformista ospea; baina zoriontsuak gara, edo ia ia. Dagoenarekin konformatzen ez den jendea dagoelako goaz aurrera, hori da garapenaren motorra; inkonformista izatea; gehienetan gazteei atxiki zaien adjektiboa. 


Orduan, hari batetik bestera joanda, inkonformistei esker goaz aurrera, gazteok inkonformistak garela diote; gazteoi esker goaz aurrera! Danok izen dira gazte, gara edo izango dira, danori esker goaz aurrera. Hori bai, benetan uste duzue aurrera goiezela?

OHARRA: ez diñot behin gazte izateari utzi ta gero, ez dugula ez egiten; hori pertsonaren araberakoa da.

domingo, 24 de marzo de 2013

EMAN EUSKARA ELKARRI

Lelo honenpean iritsi da gaur korrika Baionara, han behar nuen. Baina ostegunean 3 orduz korrika egiten ibili eta gero, pozik sentitu nintzen; beteta. Endorfinak zirela pentsatu nuen baina oker nengoen, beste sentsaziño bat zan.

Nik euskeraz bizi gure dot, erosoago nagoelako, belarrira politxaua egiten zaidalako, pozgarriaua, alaiaua, gogorraua, nola esan, azaldu?
Euskeraz pentsatu gure dot, hasarratu, berba in, maitatu, jolastu, dantzatu, ligatu, mozkortu oihukatu, negar egin, urten!!!!!!! posible al da? Pausoz pauso, gelditxu barik lortu daiteekela sinesten dot, nahi ezkero posiblea dala, baina inork etzaituela behartu behar, hizkuntza bat maitatzera ezin delako inor behratu. Besarkadak elkarri ematen dizkiogun bezala, muxuak, laztanak eta euskera ere.


Euskeraz bizi gure dogun guztion artien lortukogu saiatu ezkero euskeraren egoera hobetzea eta gureguleko euskeraz bizitzea, ez ala?

METAFORAKA

Inperio klonial autoritarioa ezarri du Aitor III.ak eta mehatxuz negoziazio bide guztiak itxita daudela aditzera eman du. Herritarrak mespretxatzeaz gain, argi utzi nahi izan du bere jakinduria guztienaren gainetik dagoela eta hortaz, bere aginduak guztiz zentzuzkoak direla.

Saiakerak egon diren arren, negoziazio bide guztiak itxita daudenez, honen aurkako iritziak egonagatik, liskarrak ekiditzeko arnasa hartu eta obedientzia onartzera egon da herritargoa. Herrialdetik (edo dena delako horretatik) sartu eta irtetetko araudi berria inposatuko dute errege-erreginek.

Bitartean MITU taldea lurpeko zokoren batean ezkutatuta dagoela uste da. Egin duten komunikatuan esan dutenez, egoera aldatu eta zilegizkoa den hitzarmen bat lortu, adostu arte euren horretan jarraituko dute. Ez dute amore emango egoeraren aurrean, aldizkariak banatuko dituzte, hitzaldi sekretuak egin, umeentzako jolasak, gazteentzako gaztetxeak, nagusientzako ere, tailerrak, ikastaroak... 

Boterea duten 15 pertsonen aurka 15.000 badaude ere, ezin da beti irabazi. Baina zerbait, zerbait da. Hori bai, ARGI EUKIN ahalegintzen ez bazara ziur ez duzula ezer irabaziko. Ahalegindu eta nahi zenuena irabazi ez baduzu ziur egon zerbait irabazi duzula, txikia bada ere.

viernes, 15 de marzo de 2013

http://www.youtube.com/watch?v=caEizX_iC4w

ONGIETORRI ERNAI 


Gazteak gara , gazteak gara, gazte, orain eta hemen. Dena daukagunaren gezurrean hezi gaituzte. Baina badakigu ez dugula ezer, gure indarra salbu eta etsipenari aurre egiten diogu, badakigulako guri dagokigula porrotaren aurkako matxinada. 

 

Gau ilunetara kondenatu nahi gaituzte baina guk, guk ez diogu uko egin nahi gazte izateari, ez diogu uko egin nahi, egunez ere amesteari. Maitasunak mugitzen gaitu eta hari esker ibiltzen gara; besarkada baten iraultzan sinesten dugu, muxu baten subertsioan.

 

Mundua maite dugulako nahi dugu mundua eraldatu; mundua ez zaigulako poltsikoan kabitzen. Gure lurra maite dugulako nahi dugu gure lurra aske. Gu geu hizkuntza garelako nahi dugu hizkuntza bizi; nahi dugu euskaraz bizi.

 

Gure herria maite dugulako nahi dugu pertsona askez osatutako herria; ezberdinen arteko herri parekidea. Kalean bizi gara, kalea bizi dugu ; ez dugu sormena museotarako gorde nahi, irudimena da gure barrikada, eta utopian babesten gara.


Teorian sinesten dugulako nahi dugu praktika bizi, praktikan bizi. Etengabe ikasten gaudelako nahi dugu, ikastearen benetako esanahia berreskuratu, eta porlanezko eraikin handiei zentzua eman. Belztasunak itsutzen gaituelako nahi dugu kolorezko alternatiba eraiki eta eraikiko dugu.

 

Ez gaitu izutzen zuen sokak, zuen bozalak, zuen iluntasunak; argia maite dugu. Ez gaituzte mintzen zuen irainek , ez gaitu izutzen zuen eskaintzak aspaldi utzi geniolako sinesteari. Ez dugu beldurrik iragana zaretelako ezin duzue oraina erasotu, oraina, gu geu garelako, ezin duzue etorkizuna konkistatu. Erne gaudelako, ernai gaudelako, ERNAI garelako.

 

domingo, 24 de febrero de 2013

BURUEN...(azpimarratutako berba danak kantatarako youtubeko hiperestekak diz)

Astebururako kriston ekintzak neuzkazan antolatuta; KALERAROCK, ta hurrengo egunien PAGASARRIRA lagunekaz...ezin hobiaua. Kalerarockerako sarrera 7 egun ariñau lortu neban ta pozak txoratzen ibili nintzen aste osuen zier. Ta ezetako.

Amore emon dot, algortako jaixetara bezz eztoztien juten itxi. Oin dala aste bat izen zan, oin dala eztaitx zenbat nire gurasoei esan notzien gaztetxera noiela, DEBEKATUTA.


Zer uste dabe, debekatzeagaz nahikue dala? Ba, erratute dauz. Guredabena esango dabe eta benetan ein gure dotezen gauzak debekatzen harei guzurrek esatie lortuten dabe, ez giau. Betiko kontuek guraso ta seme alaben arteko liskarrak. bai, hori, liskarrak, beldurrak, baldintzak, arauak, mehatxuak, gorrotoak, haserrealdiak...horretan nabil asteburu osue, fase horretan.

Bestie be helduko da nonoz, baña kalerarokcera juten ez ixtearena kriston errakuntza izen da, ta eztat iñozbez aztuko OTSAILAK 23. Datorren urtien be egongo da, bale, ba BANOIE, BAI ALA BAI.

Eztaitx ze ein kantseta nau, eurek esten daben moduen beti eitxen dot dana txarto, iñoz bez nahiko. Ta horregitxik ezin naz urten, kantseta, 9ak atara ta gitxi da. Kalera noien bakoitzien explikaziñoak emon biher.
Asteburu honetan NEGAR pilloa ein dot, kantseta nauelako, ezereza sentitu nazelako, hutsaren hurrengoa...

Baña bueltan nator berri txarrak diñoen moduen, "Bueltatzen" kanta harrigarrian. Indarberrituta, berriz jaiota, gogoz nator, ta niretzako ta lagunekaz egoteko denpora, ontxe etxean ohen sabaire begire pasetan dotena, erabili eingo dot, ITXI ALA EZ. Ohiu ein biher badoten ohiu eingot, garrasi egin. (honek be kriston kantak)

Mesedez, itxi leku apur bet neuretzakooooooooooooooooooooooo!

domingo, 10 de febrero de 2013

IGOGAILUA

Igogailua igotzen den gailua da, hitzak diñon moduan. Baina, jaitsi ere egiten da, eta ez da behegailua edo jaitsigailua.

Igogailua hitzak nire ustez, oso esanahi mugatua du, asmakuntza honi bere meritu guztia kentzen diolako. Horregatik, igojeitsigailua, jeitsigogailua, igojeitsigojeitsigailua deitu beharko litzateke. Askotan igogailua, igojeitsigailua, igo egiten baita gu jeisteko, behetikigojeitekogailua edo jaitsi gu igotzeko, goitikjeitsigotzekogailua.

Demagun gailua azken solairuan dauela eta auzokide batek beheraino joateko eskatzen diola botoia sakatuz. Orduan gailua jaitsi egin beharko litzateke igotzeko. Igijeitsigotzekogailua deitu beharko litzateke kaso hortan; nik eskailerak ditut.

MAITE ZAITUT

Nekatuta nauenean zutaz oroitzen naz, zure goxotasun eta berotasuna burura datorzkit. Zu zarelako nekatuta nauenean indarra ematen didana, zu zarelako haserre nauenean baretzen nauena, zu zarelako triste nauenean nire malkoak siketzen deuzena.

Ez dizut inoiz ere ezer esan, ez nuen inoiz ere ez horrela ikusi, baina, berriz pentsatu ondoren, hitz hauek guztiak merezi dituzula ohartu naiz. Gainera ziur nago, oso pertsona gutxik miresten zaituztela, oso pertsona gutxik erreparatu diotela jasaten duzun guztiari; haserrea, oihuak, negarrak, barreak, tristurak, zalantzak...

Orain esandako guztiarengatik eskerrak eman nahi dizkizut, eta parkamena eskatu ere. Zenbaitetan bortitza izan natzaizulako., baina guztiaren gainetik hau diotsut, MAITE ZAITUT burko.