martes, 24 de enero de 2012

Asko eta asko



ASKO ETA ASKO
Badakit eta ziurrenik denok dakigu, larrialdietarako anbulantziek argiak daramatzatela behar izan ezkero, autoak zein pertsonak aurretik kentzeko. Ibilgailu hauen helburua, gaixoak eta zaurituak garraiatzea da.

Gehiengoak osasun zerbitzu publikoa erabiltzen dugu eta hau arautzen duen gorputz nagusia estatua da. Eskolan, besteei minik ez egiten, eskuzabalak izaten, elkar banatzen, errespetuz jokatzen...eta beste lelokeria asko irakasten dizkigute.

Urteak joan ahala, ordea, lagunen arteko iskanbila edo kalean gertatzen zaizkigun gauzei esker, esperientzia eta irakaspen oso garrantzitsuak jasotzen ditugu. Hau da eskolatik irtetean, komunikabide bakoitzak gartaera beraren inguruan, ehuneko eta zenbaki ezbedinak ematen ditu, politikariek zin egiten dutena apurtzen, banku askotako zuzendariak boltsikoak betetzen. Berriak entzuten ditudan bakoitzean harritu egiten naiz.

Lagun batzuk alde batera uzten diugun bezala, denborak elkarrengandik banatu edo elkartu, edo bizitza osoan zehar engainatuta eduki zaituzten lagunak, adibidez ez dituzu berriz ikusten. Asko eta asko egiteko eta beste asko ahazteko.

Argi dago, OSO argi eskolak ez gaituela gauza asko eta askotarako prestatzen. Inork ez zaitu politikariek eskutartean darabilten korrupzio legalaz abisatuko, inork ez, zure lagun traidoreengandik babestuko, eskolan ez.
Gobernu aldaketa datorren bakoitzean, anbulantziek daramatzaten argiak kolorez aldatu behar dituzte. Gobernuak dio, gehiengoa du, beraz, esan eta bete.