Nire txokoa

Blog hau duela bi urte hasi nuen, alde batera itxi eta barriro nator. Ziurrenik inork irakurtzen ez dituen nire pentsamendu zentzubakoak idaztera, baina ez dot amore emango eta inork irakurtzen ez nauen arren gitxienez nire burua hobeto sentitzen da, askeago.


NIRE DROGA
Hartzerakoan, odolean sartzerakoan, odola arinau dabil nire gorputzean barrena. Hobeto sentitzen naz, indartsuau, askeau. Edozer egiteko gai nazela uste izaten dut, sakonau harnasten dot, bixotzaren taupadak azkartzen zaizkit, buruak mundutik ihes egiten.

Egun osuen sartun eta sartun arituko nintzateke, baina zorionez edo zoritxarrez, pixka bat bada ere, nire burua kontrola dezaket. Odolean ez daukadanean, eukiteko zain, une horren zain egoten naz. Hemendik jun eta betea sentiarazten nauen sentsazio hori sentitu gure dot beti, denpora guztixen.

Non dauen arazoa?

Ez dotela "benetako mundutik" at bizi gure, ez dotela isolatuta egon gure denpora luzerako. Ez dot gor, itsu, usainmen barik gelditxu gure. ARDURATU, MAITATU, PENTSATU, BARREA, NEGARRA, KORRIKA, LOA,  AMETSA, ABESTU, SENTITU, ZIRIKATU, LOTSATU, HASARRATU, BARETU...gure dot eta batezbe izen gure dotelako izen, nazena. nik ni izen gure dot.
Bizitza laburra denez, arin pasatzen denez eta une bakoitzari aurre egiteko modu ezberdin batean jokatu behar denez, eta zoro bat nazenez, oonnnddoo paaseeee hau irakurtzen. Eta bide batez, ezetz asmatu nire droga zein den?

Milia



1 comentario:

  1. Esperimentatzea eta saltsatan sartzea ez da oraingo gazteek lehenengo aldiz irrikatzen diztuzten gauzak. Ordea, zeintzuk gauzak irauten duten kontuan izateari ez deritzot, nik neuk, alferreko ahalegina. Eta bizitza laburra izango da, baina luzea da txarto pasatzen dabilenarentzat. Denbora dugun artean aprobetxa dezagun, baina, aldi berean, jakin dezagun non inbertitu geure denbora, eta ez alferrik indarrak xahutu. Gogoeta egin gabe ezin gauzak artez eraman.

    ResponderEliminar