viernes, 29 de marzo de 2013


INKONFORMISTAK

Edozein garaietan gaudela, gazteok iraultza beharra sentitzen dugu, eraldaketa beharra, hobetzeko beharra. Garai bakoitzean aldatu behar diren gauzak aldatzen doiez. Ez gaude dagoenarekin konforme (naiz eta hori den zoriontasunera iristeko bidea, dauenagaz konforme egotea, ez ala?) zilegizkoak iruditzen ez zaizkigun gauzez nekatuta gaude, eta horrek konpontzeko zerbait egin dezakegula uste dugu, gurasoek ere uste zuten, aitona-amonek ere…

Baina ezin dut ulertu, prozesu bat da? 28 urte bete eta dauenagaz konformatzen hasiko gara? Pertsonaren araberakoa da? Gaztea zaren bitartean bakarrik irauten du.
Gazteok beti daukagu fama hori, inkonformista ospea; baina zoriontsuak gara, edo ia ia. Dagoenarekin konformatzen ez den jendea dagoelako goaz aurrera, hori da garapenaren motorra; inkonformista izatea; gehienetan gazteei atxiki zaien adjektiboa. 


Orduan, hari batetik bestera joanda, inkonformistei esker goaz aurrera, gazteok inkonformistak garela diote; gazteoi esker goaz aurrera! Danok izen dira gazte, gara edo izango dira, danori esker goaz aurrera. Hori bai, benetan uste duzue aurrera goiezela?

OHARRA: ez diñot behin gazte izateari utzi ta gero, ez dugula ez egiten; hori pertsonaren araberakoa da.

1 comentario:

  1. Agian gazteok gara amets gehien egiten dugunak, aldaketa, iraultza. Guregan da sugarra eguzkia bezain distiratsua. Guregan da jaiaren gogoa, bizitzeko gogoa. Horregatik al gara inkonformistak?

    ResponderEliminar