domingo, 24 de febrero de 2013

BURUEN...(azpimarratutako berba danak kantatarako youtubeko hiperestekak diz)

Astebururako kriston ekintzak neuzkazan antolatuta; KALERAROCK, ta hurrengo egunien PAGASARRIRA lagunekaz...ezin hobiaua. Kalerarockerako sarrera 7 egun ariñau lortu neban ta pozak txoratzen ibili nintzen aste osuen zier. Ta ezetako.

Amore emon dot, algortako jaixetara bezz eztoztien juten itxi. Oin dala aste bat izen zan, oin dala eztaitx zenbat nire gurasoei esan notzien gaztetxera noiela, DEBEKATUTA.


Zer uste dabe, debekatzeagaz nahikue dala? Ba, erratute dauz. Guredabena esango dabe eta benetan ein gure dotezen gauzak debekatzen harei guzurrek esatie lortuten dabe, ez giau. Betiko kontuek guraso ta seme alaben arteko liskarrak. bai, hori, liskarrak, beldurrak, baldintzak, arauak, mehatxuak, gorrotoak, haserrealdiak...horretan nabil asteburu osue, fase horretan.

Bestie be helduko da nonoz, baña kalerarokcera juten ez ixtearena kriston errakuntza izen da, ta eztat iñozbez aztuko OTSAILAK 23. Datorren urtien be egongo da, bale, ba BANOIE, BAI ALA BAI.

Eztaitx ze ein kantseta nau, eurek esten daben moduen beti eitxen dot dana txarto, iñoz bez nahiko. Ta horregitxik ezin naz urten, kantseta, 9ak atara ta gitxi da. Kalera noien bakoitzien explikaziñoak emon biher.
Asteburu honetan NEGAR pilloa ein dot, kantseta nauelako, ezereza sentitu nazelako, hutsaren hurrengoa...

Baña bueltan nator berri txarrak diñoen moduen, "Bueltatzen" kanta harrigarrian. Indarberrituta, berriz jaiota, gogoz nator, ta niretzako ta lagunekaz egoteko denpora, ontxe etxean ohen sabaire begire pasetan dotena, erabili eingo dot, ITXI ALA EZ. Ohiu ein biher badoten ohiu eingot, garrasi egin. (honek be kriston kantak)

Mesedez, itxi leku apur bet neuretzakooooooooooooooooooooooo!

3 comentarios:

  1. gazteek odola borborka. Ez ordea ikusten soseguz ikusi beharrekoa. Gaztetan erein behar gero jasoko bada. Ez da zeharo dibertigarria, baina dena ez da zertan beti dibertigarria izan, areago, ez da izaten. Kontsumoko gizartean, gazteek musika eta alkohola etabar kontsumitzera doaz itsu-itsuan. Noizbait argiren batek gazteek duten etorkizuneko indar hori zentzuz bideratzen lagunduko ahal die!

    ResponderEliminar
  2. Arrazoia, denok behar dugu geure ortutxoa gustuko gure landareak hazteko, txorien kantuen erdian.

    ResponderEliminar
  3. Gela batean gauza asko egin litezke, miserableki aspertzea gain. Baina alferkeriari nagusituz gero bakarrik.
    Izan untsa

    ResponderEliminar